Sukaldaritzagatik sentitzen dudan grina bera saiatzen naiz eskaintzen nire bezeroei egunero Narrun.

Iñigo Peña

Iñigo Peña

16 urterekin ekin zion bere ibilbideari eta prestakuntzari Juan Mari Arzaken jatetxean eta ia 3 urte igaro zituen bertan lanbidearen sekretuak ikasten. Oinarri hori hartuta, denbora bat igaro zuen Luis Irizarren sukaldaritza-eskolan eta hura utzita Gipuzkoako sukalde onenetariko zenbaitetan lan egin zuen ondoren. Martin Berasategi, Andoni Luis Adurizen Mugaritz edo Arbelaitz; bertako lapiko artean aberastu zituen bere ikasketak Iñigo Peñak.

26 urterekin Iñigo Peñak bere proiektu pertsonala jarri zuen martxan: Narru Jatetxea, eta bere filosofia eta artea bere sukaldaritzaren eta sorkuntzen bitartez zabalduz joan da bertan. Denbora gutxi behar izan zuen lehen aitorpen profesionalak jasotzeko.
2009: ·Errebelazio Sukaldariaren sariaren finalista Madrid Fusión hitzordu gastronomikoan. ·El Diario Vasco-ren “Más Gastronomía” Saria Gipuzkoako Sukaldari Gazte Onenari 2010: ·The Wall Street Journal-ek Europako 10 chef gazte onenen zerrendan sartu zuen. 2013 : ·Urteko Jatetxe onena El Diario Vasco-ren “Más Gastronomía” Sarietan. 2014: ·
2015 Repsol Gidaren Eguzki bat jaso zuen

Narru Jatetxearen arrakasta ez litzateke posible izango bertako lantalde handiaren lana eta dedikazioa edukiko ez balu